XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), eta 1937-ko apirillaren 26-an bonbaz ta lerkaiz austu ta kiskaldua izan zalako, gaur munduan oiartzun zabala daukona danik ez dau iñok ukatu al izango.

Edozein ikuspuntutik begiratu, Gernika gaur ezaguna ta maitatua dozu.

Naiz bertokoentzat naiz kanpotik ikustaldiz edo-ta bizi-pozez bertora etorrientzat, baditu Gernikak monumentu ta oroigaillu miresgarriak, eleizak, jauregiak, torretxeak, lekaide-lekaimetxeak, lantolak, fabrikak, aizerrotak, garateak, baserriak, ezkutuak, armarriak....

Eta itxas-gizonak, pelotariak, argiñak, ainbat eta ainbat.

Euskaldunaren fede-ziñaldari eder diran eleizai gagokiezala, or Andra Mari parrokia, XVI-garren mendearen azkenerantza jasoa, gotik egikerakoa.

Beronen aurre-aldea ta Lekeitio-koarena ala-alakoak dira, Santxo Enpara-k egiña, esku trebez egiña benetan.

Berau jasoteak, egia esan, ekarri zituan naigabe ta lorrak: Gatzaga-ko Kondeak 1470-an erre kapustu egin eban, baiña barriro jaso, dotoretu ta kultura zabalazoa izan zan 1715-an, gaur daukan txairotasuna ezarririk.

Arras bikaiña da izan be eleiza au, Andra Mari parrokia.

Altara nagusia, aurrez ta gaiñez apaiña, zortzi zokoduna, eder-sen aundiz burutua.

Gain ederrean gaurko itxuraz oindiño lau Ebanjelarien irudiak aratz, sotil, marot agiri dira.

Iru ontzi (nave) daukaz, zutoin jaso ta landuz, joniku egikerazkoak, leio gotikuak.

Iru kapillatxo ezkerretik eta bat eskumatik, albiztarrena berau, obi gaiñean irudi bi etziñakaz.

Onen ondoan dago beste bat, Mateo Iñurria-k egiñiko Kristo bategaz dotoretua.

Jauregi ta torretxeetan be, ez Elorrio beste, baiña aberats samarra da Gernika.

Or Allende-Salazar etxea, XVIII-ren mendean egiña, ormak pinturaz edertua; gizaldi onen bigarren amarkunean ondatu zana gaur diardue erabarritu ta apaintzen.

Goikalean, Kalezarra eritxon antxiñako torrea, ate ojibala, irrikitu batzuk eta Arteaga'tarren babeskin edo ezkutuaz, 1937-an kiskalia.

Zarate torrea, XVIII-garren mendekoa.

Errege Katolikuak, azkenez, Ibarguen'darren etxea izan eban ostatu: atarian oindiño oiñarri be aurkitzen dira euren burdiñezko oboakaz, erregeen egoitza ikur dabela.

Iturritza-k beste asko be aitatzen dauskuz.